XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitzarmen honetan, nork bere biziaren begiratzea, ez galaraztea, segurtatu nahi dugu, eta ez da zergatik pentsa halatan hitzarmen egile bihi batek orduan bere buruaren urkaraztea gogoan darabilela.

Gainera, gizarte zuzenbidea zaurtzen duen gaizkile oro, bere egitateen ondorioz aberriaren aldera jazarle eta traidore egiten da, haren legeak bortxatuz ez baita gehiago hango partaide, eta gerla ere egiten baitio.

Orduan Estatuaren iraupena eta harena elkarrezinak dira, bietarik batek hil behar du, eta hobenduna hilarazten delarik hiritar gisa baino gehiago etsai gisa egiten da.

Hainak gizarte hitzarmena urratu duelako frogak eta aldarrikapenak dira prozedurak eta epaia, adierazten dutelarik, beraz, ez dela gehiago hura Estatuko partaide.

Ordea, nola honek, gizartean egonez bederen, partaidetzat jo baitu bere burua, handik kendua izan behar du, edo erbesteratuz paktuaren urratzaile gisa, edo hilez etsai publiko gisa; ezen horrelako etsaia ez da pertsona morala, gizona da, eta orduan gerla zuzenbideak garaituaren hiltzea onartzen du.

Baina, erranen da krimen egilearen kondenatzea akta partikularrra dela. Hala da.

Horretaz, kondenatze hori ez dagokio subiranoari; berak erabili gabe besteri eman diezaiokeen eskubidea da.

Ene ideiek orok elkar atxikitzen dute, baina ezin ager ditzaket denak batean.

Gisa guztiez suplizioen maiztasuna beti ahuleziaren seinalea da, edo gobernamenduaren nagikeriaren marka.

Ez da gaiztorik, zerbaitentzat on ezin bihur daitekeenik.

Exenpluagatik ere, ez da inor hiltzeko eskubiderik, perilik gabe bizirik ezin atxiki daitekeena baizik.

Barkamenaren emateko edo legearen araberako gaztigua hobendunaren fagoretan kentzeko eskubidea, jujea eta legea baino gorago denak baizik ez du, erran nahi baitu, subiranoak bakarrik.